ORTZIA LOREZ ETA LURRA IZARREZ

Just another WordPress.com weblog

EUSKAL WORDNET junio 22, 2008

Archivado en: Edizio Digitala,Littera — ziortza @ 6:17 pm

Eli Pociellok euskarazko lehen ezagutza lexikala garatu du bere tesi-lanean, <<hitzei eta adierei buruzko informazioa duen datu base konplexua>>

Zer da Euskal Woednet?

Euskal WordNet (http://ixa2.si.ehu.es/mrc/wei.html), euskarazko ezagutza base lexikala da, IXA taldean garatu dena, WordNet ereduan oinarrituta. Hitzei eta adierei buruzko informazioa duen datu base konplexua da Euskal WordNet. Bertan hiztegi batek ematen duen informazioaz gain, sarrera lexikal (edo kontzeptu) bakoitzak dituen erlazio semantikoak ere kontsulta ditzakegu.

Hiztegi baten antza badu ere ez da hiztegia

Hiztegiak ez bezala munduko ezagutzari buruzko informazioa gordetzen duen gordailu egituratua da, hots, munduko entitateak eta beraien arteko erlazioak jasotzen ditu.

Adibidea:

Hatz

Hatz sarrera kontsultatuz gero: <<gizakiaren eskua edo oina bukatzen den bost zatietako bakoitza>> dela. Hori da esanahia, baina horretaz gain, beste hainbat informazio ere jaso dezakegu: hatza gorputzadar bat dela, hatz lodia hatz bat dela, hatzak eskuen zati bat direla, eskuak aldi berean besoaren zati bat direla, eta hatzak gauzak ukitzeko erabiltzen direla.

Advertisement
 

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

 
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.