Sarrera:
Aurreko artikuluan Elhuyarreko corpusa aipatu nuen eta horregatik gaurkoan Ereduzko prosa gaur corpusean zentratukoa naiz.
Klasean aurkeztu behar dugun lanean bi corpus hauek landuko ditugu horregatik beharrezko ikusten dut corpus honen inguruko datu batzuk aipatzea.
Zergatik:
Euskararen inguruan dugun corpus zolienetakoa dela esan dezakegu. Euskal prosan oinarritua dago eta bilaketa arin eta erraza eskaintzen digu.
Ikus dezagun bada orriak berak sarreran esaten diguna: “gaur egungo hainbat euskal idazle ereduzkoren azken urteotako testuak bildu ditugu, horiekin corpus aski zabal bat eratuz. Corpus horri etekinik beteena ateratzeko aztergailu ahaltsu eta erabilerraz bat erantsi diogu”
Bilaketa modua:
1. Corpus arakatzailean klikatu behar dugu eta corpusera helduko gara.
2. Ezkerraldian agertzen zaigun zutabean nahi dugun hitza edo lema jarri eta aldizkari edo liburuetan hitz edo lema horren inguruan dagoen guztia azalduko zaigu.
3. Nahi izanez gero corpusa murrizteko aukera ere badaukagu.
Eginiko probak:
Proba gutxi egin ditudan arren bilaketa arin eta erraza egiteko aukera ematen digu gainera corpusa mugatzeko aukera ere badaukagu.
BURU :
| Emaitza: | 8674 agerraldi / | 8300 esaldi |
| Libureetan: | 3695 esaldi / | 277 liburu |
| Prentsan: | 4605 esaldi / | 3623 artikulu |
Bibliografia: 
http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/