ORTZIA LOREZ ETA LURRA IZARREZ

Just another WordPress.com weblog

BALIABIDE LINGUISTIKOAK Febrero 19, 2008

Archivado en: Edizio Digitala, Littera — ziortza @ 11:09 am

Errekurtso linguistikoen inguruan asko hitz egin da azken urteotan. Egia da bestalde, gaztelaniazkoak eta ingeleseskoak direla ugarienak eta agian eragimkorrenak. Baina euskarak ere bere materialak dituela ez dugu ahantzi behar.

Batez ere itzulpenetan oinarritutako baliabidea hartuko ditut nire testuaren ardatz. Lanaz denaz bezainbatean maiz joko dut Joseba Abaituak idatziriko artikulu batera: Itzulpen automatikoaren dimentsioak

Itzulpen automatikorako bidea:

Oso erabilera zabala du. Testuak gazteleratik euskara itzultzeaz gain galegora eta katalanera ere itzultzeko aukera ematen du eta noski alderantzizko bidea egin dezakegu. Bukatzeko kode irekian eraki da programa eta horrek laguntasun handia ematen digu.

Zientzia.net-ek esaten duen moduan itzulpen automatikoak egiteko bide desberdinak aurki ditzakegu: itzulpen automatikoa egiteko hainbat bide daude, baina bi dira nagusiak: aurretik itzulita dauden testu-bildumetan, hau da, corpusetan, oinarritzen direnak, eta erregela linguistikoetan oinarritutakoak –hitzen ordena esaldian, deklinabidea, aditzak…–.

IXAko Iñaki Alegriak aipatzen duen moduan: “erregela linguistikoetan oinarritutako sistemek hiru fasetan egiten dute lana. Aurrena jatorrizko testuaren analisi sintaktiko-morfologikoa egiten dute, gero beste hizkuntzarako transferentzia gauzatzen dute, eta, azkenik, bigarren hizkuntza horretan sortzen dute testua”.

h219-023-03-handia.jpg

 

Leave a Reply